Txillardegi hildakoan, Donostiako udal liburutegi nagusia Txillardegi Liburutegia izendatzeko aldarri xume eta hunkigarria abiatu zuten idazlearen memoria gordetzea helburu zuten hainbat lagunek. Horren harira, Txillardegiren testuen irakurketa hunkigarria egin zen Victoria Eugenia klubean, eta Donostiako hainbat idazleren sinadura bildu zen Txillardegi Liburutegiaren alde. Tamalez, baina, ekimena aurrera ateratzeko puntuan zegoela, azkenean ezinezkoa izan zen garaiko testuinguru politiko mikaztua tarteko.

Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzear dela, ekimen horren alde sinatu genuen zenbait idazlek eta lagunek saiakera berri bat egitea merezi duela pentsatu, eta saioari berriz heltzea erabaki dugu. Uste dugu Txillardegiren kultur eta literatur arloko lanak berez hitz egiten duela bere merezimenduak zerrendatzen ibili beharrik gabe: heriotzaren hamargarren urtean, Txillardegi Liburutegiarena izatea nahi genuke, Koldo Mitxelena eta Carlos Santamaria dauzkagun bezala.

Jaiotzez aldezle talde oparoa izan zena are gehiago zabaldu nahi dugu oraingoan, arlo eta eremu ugariko lagunen atxikimendua jasoz. Horregatik, kultur esparruko eragile guztiei zabaldu diogu ekimena eta sinadura eskea. Alegia, ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dugu Donostiak Txillardegi Liburutegia izan dezan. Zurea ere tartean egotea nahiko genuke, denon artean ekimen xume baina justiziazko hau aurrera eraman ahal izateko.

Izena(Required)
Atxikimendu publikoa
This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Lehen sinatzaileak

Displaying 51 - 75 of 1.071

 Izena Abizena Ogibidea
IDOIACARRAMIÑANA MIRANDAITZULTZAILEA
IratiJimenez UriarteIdazlea eta kazetaria
JulenGabiria LaraItzultzailea
IzaskunPortu TelletxeaAdministraria
AinaraLasa PerezBERRIAko marketin arduraduna
Mari LuzEsteban Galarzairakaslea
AlvaroRabelli YanguasIrakaslea
JosuGoikoetxeaEduki sortzailea
IbaiIztueta AzurmendiIrakaslea
InakiIrazabalbeitia FernandeErretiroa hartua
KoldoGezuraga SeijidoIrakaslea
AitorArana LuzuriagaIdazlea eta itzultzailea
Juan MartinElexpuru ArregiIdazlea
PatriUrkizuIdazlea
UrtziOdriozola LizasoInformatikaria
Joxe ManuelOdriozola LizarribarErretiratua
EkhiErremundegi Belokikazetaria
Miren AgurMeabe PlazaIdazlea
GaraziAlbizua CastelaoIdazlea
JulenAperribai UrangaKazetaria
MirenGorrotxategi AzkuneIdazlea
estiamenabarro iraolaUnibertsitateko irakaslea EHU
SoniaGonzálezIdazlea
PabloBarrioIdazlea
LeireNarbaiza ArizmendiEuskara irakaslea
 Izena Abizena Ogibidea