Txillardegi hildakoan, Donostiako udal liburutegi nagusia Txillardegi Liburutegia izendatzeko aldarri xume eta hunkigarria abiatu zuten idazlearen memoria gordetzea helburu zuten hainbat lagunek. Horren harira, Txillardegiren testuen irakurketa hunkigarria egin zen Victoria Eugenia klubean, eta Donostiako hainbat idazleren sinadura bildu zen Txillardegi Liburutegiaren alde. Tamalez, baina, ekimena aurrera ateratzeko puntuan zegoela, azkenean ezinezkoa izan zen garaiko testuinguru politiko mikaztua tarteko.

Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzear dela, ekimen horren alde sinatu genuen zenbait idazlek eta lagunek saiakera berri bat egitea merezi duela pentsatu, eta saioari berriz heltzea erabaki dugu. Uste dugu Txillardegiren kultur eta literatur arloko lanak berez hitz egiten duela bere merezimenduak zerrendatzen ibili beharrik gabe: heriotzaren hamargarren urtean, Txillardegi Liburutegiarena izatea nahi genuke, Koldo Mitxelena eta Carlos Santamaria dauzkagun bezala.

Jaiotzez aldezle talde oparoa izan zena are gehiago zabaldu nahi dugu oraingoan, arlo eta eremu ugariko lagunen atxikimendua jasoz. Horregatik, kultur esparruko eragile guztiei zabaldu diogu ekimena eta sinadura eskea. Alegia, ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dugu Donostiak Txillardegi Liburutegia izan dezan. Zurea ere tartean egotea nahiko genuke, denon artean ekimen xume baina justiziazko hau aurrera eraman ahal izateko.

Izena(Required)
Atxikimendu publikoa
This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Lehen sinatzaileak

Displaying 76 - 100 of 1.071

 Izena Abizena Ogibidea
pelloañorga lopezipuin-kontalaria, idazlea
YOLANDAARRIETA MALAXETXEBARRIAidazlea eta abar
IkerIraola ArretxeEHUko irakaslea
EmilioLopez Adanmedikua
OreliArkotxaIrakasle-ikertzaile emeritua
AinaraMaya UrrozCurriculum eta Prestakuntza teknikaria
AnuntxiAranajubilatua
AingeruEzkerra anduezaFuntzionarioa
NaroaIturri lizarribarKazetaria
Jose MariZendoia SainzIrakaslea
UnaiEtxebeste DorronsoroIrakaslea
JoxeIriarte Zabaleta , "bikila"Jubilatua
EnekoBarberena MondragonEuskara Teknikaria
GaraziArrula RuizEditorea
OierGuillan BermudezIdazlea
AndoniOlariaga AzkarateFilosofoa
IxabelMillet HeyriesKontalari
AitzolLasa OyarbideUnibertsitateko Irakaslea
RicardoGómezUPV/EHUko irakasle erretiratua
AlaineAgirre GarmendiaIdazlea eta ikaslea
AndresAlberdi GorostiagaIrakasle jubilatua
mirenartetxe sarasolaIrakaslea
XubanZubiria elexpeEuskara teknikaria
PaddyRekaldeIdazlea
IÑAKIZaldua CallejaIrakasle
 Izena Abizena Ogibidea