Txillardegi hildakoan, Donostiako udal liburutegi nagusia Txillardegi Liburutegia izendatzeko aldarri xume eta hunkigarria abiatu zuten idazlearen memoria gordetzea helburu zuten hainbat lagunek. Horren harira, Txillardegiren testuen irakurketa hunkigarria egin zen Victoria Eugenia klubean, eta Donostiako hainbat idazleren sinadura bildu zen Txillardegi Liburutegiaren alde. Tamalez, baina, ekimena aurrera ateratzeko puntuan zegoela, azkenean ezinezkoa izan zen garaiko testuinguru politiko mikaztua tarteko.

Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzear dela, ekimen horren alde sinatu genuen zenbait idazlek eta lagunek saiakera berri bat egitea merezi duela pentsatu, eta saioari berriz heltzea erabaki dugu. Uste dugu Txillardegiren kultur eta literatur arloko lanak berez hitz egiten duela bere merezimenduak zerrendatzen ibili beharrik gabe: heriotzaren hamargarren urtean, Txillardegi Liburutegiarena izatea nahi genuke, Koldo Mitxelena eta Carlos Santamaria dauzkagun bezala.

Jaiotzez aldezle talde oparoa izan zena are gehiago zabaldu nahi dugu oraingoan, arlo eta eremu ugariko lagunen atxikimendua jasoz. Horregatik, kultur esparruko eragile guztiei zabaldu diogu ekimena eta sinadura eskea. Alegia, ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dugu Donostiak Txillardegi Liburutegia izan dezan. Zurea ere tartean egotea nahiko genuke, denon artean ekimen xume baina justiziazko hau aurrera eraman ahal izateko.

Izena(Required)
Atxikimendu publikoa
This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Lehen sinatzaileak

Displaying 126 - 150 of 1.071

 Izena Abizena Ogibidea
IñigoIbarra AlonsoMekanikaria
IdoiaTorregarai MartijaUEUko komunikazio-arduraduna
ImanolIrizar IntxaustiLiburuzaina
BernarEtxeberriaIrakaslea
MaiteAsensio IparragirreHezitzailea
KarmeleHeviaerretiratua
XabierGantzarainIdazlea
Jesus MariaOlaizola LazkanoErretiroduna
PatxiSalaberri MuñoaEHUko irakasle ohia
BeaSalaberriEuskaltzalea lehenik
RafaUgalde IragorriEuskara teknikaria
KoldobikaGerrikagoitiaOgi banaketa. Etxez etxe.
IzaskunMadariaga IragorriJubilatua
AinhoaArregi ElosuaIrakaslea
DabidMartinezInformatikaria
LoreaAgirre DorronsoroKazetaria
AritzIrurtzun SviaguinchevaHizkuntzalaria
Jon MikelArano AramendiKazetari eta idazle ohia
GoizaldeLandabaso-EtcheverryKazetaria eta idazlea
YurreUgarte RodriguezIdazlea eta gidoilaria
IñakiIturain AzpirozIrakasle erretiratua
IlariZubiri IbarrondoIkertzailea
GoioUrkiaga AldazabalInformatikaria
MarianAranburuIrakaslea
UnaiBayon AranburuDoktoregai ikertzailea
 Izena Abizena Ogibidea