Igandean, goizeko 8:30ean, Sarriegi Plazako danbor jolearen ondotik abiatuko da UDAL LIBURUTEGIARI TXILLARDEGI IZENA JARTZEKO Donostiako idazleek antolatutako kilometroa…GUZTIAK GONBIDATUAK ZAUDETE!!!
Egilea: txillardegili-burutegia
Txillardegi Liburutegia dela eta
2013an, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” hil eta urte betera, Donostiako hamazazpi idazlek Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari “Txillardegi Liburutegia” izena jartzea proposatu zioten udalari. Orduko Kultura Batzordeak proposamena baztertu egin zuen udaleko talde politikoen arteko ika-mikak tarteko. Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, orduko sinatzaile batzuok gaia berrartzea pentsatu genuen, Txillardegiren figura eta garrantzia ezagutzen duen… Jarrai ezazu Txillardegi Liburutegia dela eta irakurtzen